Mundua -
ORDUBETEKO ATXILOKETA
Venezuelako Parlamentuko presidentea atxilotuta izan dute minutu batzuetan
Juan Guaido opositorea Caracasetik gertu dagoen Vargas Estatura zihoan, bilera batera, SEBINeko agenteek geldiarazi dutenean. Ordubete baino lehen askatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
SEBIN Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuak Juan Guido opositore eta Asanblada Nazionaleko presidentea atxilotuta izan du ordubete inguru. Libre geratu da ondoren.
Parlamentuko presidentea Caracasetik gertu dagoen Vargas Estatura zihoan, bilera batera, SEBINeko agenteek geldiarazi dutenean, eta bere twitter kontuak mezu bidez zabaldu du atxiloketaren berri.
Minutu gutxian, VP Herriaren Borondatea alderdiak Guaido libre utzi dutela jakinarazi du, eta mezu bat zabaldu dute Vargasen zain zeudenak bertatik joan ez zitezen.
Asanblada Nazionaleko presidenteak ostiralean babes zibila, militarra eta atzerriko laguntza eskatu zituen Venezuelako agintea hartzeko "Nicolas Maduroren eta bere Ganberaren zilegitasun eza ikusita" argudiatu zuen.
Bezperan, ostegunean, ekin zion sei urteko bere bigarren agintaldiari Nicolas Madurok.