Mundua -

'Txaleko horiak'

Jakinarazi gabeko manifestazioak eta istiluak gogorrago zigortuko ditu Frantziak

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, larunbaterako deitutako dagoen mobilizaziorako 85.000 agente jarriko ditu lanean.

'Txaleko horien' protestetako bat. Argazkia: EFE
'Txaleko horien' protestetako bat.
'Txaleko horien' protestetako bat. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, Gobernuak gogortu egingo ditu jakinarazi gabeko manifestazioetan parte hartzen duten pertsonen eta istilu-sortzaileen kontrako zigorrak.

TF1 telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, 'txaleko horien' protestei erreferentzia zuzena egin die Philippek. "Konturatu gara iskanbila-sortzaileen metodoak aldatu egin direla; beraz, agintean gaudenok ere eraman beharreko erantzuna aldatu behar dugu", argudiatu du.

Hala, futboleko ultrekin egin bezala, istilu-sortzaileak identifikatzeko eta klasifikatzeko "sistema" bat eratuko du Gobernuak, fitxatutakoek manifestazioetan sartzea saihesteko asmoarekin.

Era berean, defendatu du istiluak eragiten dituztenek ordaindu behar dituztela kalteak: "Biolentoek bere egin behar dituzte istiluetan sortutako kalte materialen erantzukizun zibila, ez zergadunek". Gogorarazi duenez, 'txaleko horien' protestak hasi zirenetik, 1.000 pertsona kondenatu eta 5.600 atxilotu dituzte. "Manifestazio eskubidearen alde gaude, baina ezin dugu onartu protestak baliatzea gauzak apurtzeko, erretzeko... erakundeei desafioa egiteko, alegia", nabarmendu du.

Philippe, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EFE

EDOUARD PHILIPPE

Horrez gain, mugimenduak larunbaterako deitua duen mobilizazio egun handiari begira, kalean izango diren polizia kopurua nabarmen handituko duela iragarri du Philippek: segurtasun indarreko 80.000 agente eta 5.000 polizia eta jendarme.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia François Hollande Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Macronen Gobernua