Mundua -

'Brexit'a

Parlamentu britainiarrak hilaren 15ean erabakiko du 'brexit'ari buruz, BBCren arabera

Diputatuek asteazken honetan ekingo diote berriro Bruselarekin hitzartutako akordioari buruzko eztabaidari, Theresa Mayk abenduaren 11rako deitutako bozketa bertan behera utzi ostean.

Theresa May. Argazkia: EFE
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa
Theresa May. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 15ean erabakiko dute Komunen Ganberan Gobernu britainiarrak brexitari buruz proposatutako akordioaren inguruan, BBC telebista kateak gaur bertan jakitera eman duenez.

Hala, asteazken honetan ekingo diote berriro diputatuek Bruselarekin hitzartutako akordioa ardatz hartuko duen eztabaidari, Theresa Mayk abenduaren 11rako deitutako bozketa bertan behera utzi ostean, babes nahikorik jaso ez zuelako atzeratu baitzuen Mayk lehenengo bozketa.

Ildo horretan, akordioa onartzea errazte aldera, Europar Batasunaren "argibiderik" jaso duen ala ez zehaztu beharko du Mayk. Esan bezala, Erresuma Batuko lehen ministroak ez du gehiengo osorik Komunen Ganberan. Hori dela eta, oposizioaren eta bere alderdiko zenbait kideren ezezkoari egin beharko dio aurre bozketa horretan.

Europar Batasunak, bere aldetik, argi utzi zuen ez zuela hitzartutako akordioa aldatzeko inolako asmorik, baina horren edukiari buruzko "argibideak" emateko prest agertu zen; Irlandarekin muga saihesteko proposatutako segurtasun klausula polemikoaren inguruko azalpenak, batik bat.

BBCren arabera, Mayk ustez lortu dituen bermeekin Ipar Irlandarekin dituzten ezberdintasunak "arintzea" nahi du, besteak beste.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Theresa May