Mundua -
NASA
New Horizons espazio-ontziak gizakiak orain arte igaro gabeko muga gainditu du
NASAk astearte honetan jakinarazi duenez, New Horizons espazio-ontziak "Ultima Thule" bezala ezaguna den muga hautsi du eguzkitik 6.430 milioi kilometrotara iritsiz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
NASAk astearte honetan baieztatu duenez, New Horizons espazio-ontziak gizakiak orain arte igaro gabeko muga gainditu du, eguzkitik 6.430 milioi kilometrotara iritsiz.
Jim Bridenstinek, NASAko administrariaren hitzetan, espazio-ontziaren azterketaz baliatuz, eguzki sistema nola sortu zen jakin ahal izango dute, izan ere, sistemaren azken muga ezagunetik haratago, infinitioaren mugatik, alegia, hortik harago zer dagoen jakiteko bidean.
"Ultima Thule" bezala ezaguna den zientzialariek orain arte ezagutzen duten zeruko azken gorputzera iritsi da, alegia.
Misio honen aurretik, Alan Stern zientzialariak gidatutako Southwest Ikerketa Institutuko taldeak "Ultima Thule" deritzona bi objektu planteario ezberdinen batura zela uste zuen.
Hala ere, Johns Hopkins Unibertsitateko zientzialariak astearte honetan ziurtatu duenez, kakauete baten tankerako asteroide bakarra omen da.
Oraindik eskuetan dituzten irudiak kalitate gutxikoak dira, eta irudi pankromatikoak ez dituzte otsaila ez omen dira otsaila baino lehen iritsiko.
Behinik behin, eta prentsari eskainitako lehen irudien arabera zera omen da "Ultima Thule" delakoa: fondo beltz batean mugimenduan dagoen orban pixelatu bat zuri distiratsuz jantzita.
Hala ere, Chirs Hersman ingeniariak iragarri duenez, "datozen egunetan bestelako irudiak izango ditugu. Ultima Thule mundu ikaragarri bat izango da, orain ikus dezakezuenaren guztiz bestelakoa. Gainazalare hainbat xehetasun atzemango ditugu".