Mundua -

Italia

Erupzioan sartu da Etna sumendia, eta Cataniako aireportua itxi dute

Beste aerodromotara desbideratzen ari dira hegaldiak. 3.330 metroko garaierarekin, Europako sumendi aktiborik altuena da.

Etnaren erupzioa, Italian / Argazkia: EFE.
Etnaren erupzioa, Italian.
Etna sumedia erupzioan sartu da

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etna sumendia erupzioan sartu da, astelehen goizean, eta lehenengo ondorioak eragin ditu inguruan. Siziliako uhartean dago, Italian, eta Europako sumendi aktiborik altuena da. Momentuz, Cataniako aireportua itxi behar izan dute.

Hego-ekialdeko zatian haustura bat egon da, eta ondoren ehunka lurrikara baino gehiago izan dira, goizetik. Handiena 4tik gorako indarra izan du Richter eskalan, Italiako Geofisika eta Bolkanologia Institutuaren arabera.

Ke eta errauts zutabe bat eragin du erupzioak. 14:00etatik itxita dago Cataniako aireportua. Beste aerodromotara desbideratzen ari dira hegazkinak, Il Corriere della Sera egunkariaren arabera. Zauriturik ez dagoela ere esan du hedabide italiarrak.

Sumendia 3.330 metro garai da, eta urtean zenbait alditan berpizten da, baina ondorio larririk gabe. Azken erupzio handia 1992koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Italia Sumendien albisteak gaur