Mundua -

Adin txikikoen sexu abusuak

Adin txikikoen sexu abusuak ezkutatzea egotzi dio Illinoisko Fiskaltzak Elizari

Fiskalaren arabera, Eliza katolikoak ez ditu behar bezala ikertu zenbait apaiz eta elizgizonen aurka sexu abusuengatik jarritako salaketak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lisa Madigan AEBko Illinois estatuko fiskal nagusiak ohartarazi du Eliza katolikoak ez dituela adin txikikoen sexu abusuengatik ezarritako 500 salaketak behar bezala ikertu. Hain zuzen ere, zenbait apaizen eta elizgizonen aurka jarritako salaketei buruz mintzatu da Madigan.

Urte bukaeran kargua utziko duen fiskal horrek txosten bat argitaratu du abuztuan Fiskaltzak irekitako ikerketaren harira. Esan bezala, Illinoisen izandako sexu abusuei buruzko txostena da aipatutakoa.

"Salaketak sakonki ikertzea baztertuta, Elizak huts egin dio betebehar moralari, ez dituelako Illinoisko abadeak nahasten dituzten sexu jarrera desegokiak ikertu", dio txostenak.

"Elizak ez zuen ahaleginik egin salatutako apaizen jarrera haien nagusiek babestu zuten ala ez ondorioztatzeko. Horixe da abusuak ikertzeko orduan izandako 'porrotak' erakusten duena", gaineratu du fiskalak.

70eko hamarkadan Pennsylvaniako Fiskaltzak adin txikikoen aurkako sexu abusuengatik eskandalua izan ostean abiatu zuten ikerketa.

"Sexu abusuak ikertzeko orduan elizjendeak egindako hutsegiteagatik atsekabetuta nago", esan du Blase Cupich Chicagoko artzapezpikuak, fiskalak aurkeztutako txostenari erantzunez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Delituak azken ordukoa Eguneko albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Sexu erasoak Eliza Katolikoa Sexu abusuak Eliza Katolikoan