Mundua -
FRANTZIAKO ERASOA
Estrasburgoko atentatuan zauritutako hirugarren lagun bat hil da
Bestalde, bost pertsona larri eta zortzi arin zaurituta daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estrasburgoko atentatuan zauritutako beste pertsona bat hil da asteazkenean, eta horrekin hiru dira jada eraso horren ondorioz hildakoak, Frantziako Gobernuak ostegun honetan jakitera emandako datuen arabera.
Gainera, bost pertsona larri eta zortzi arin zaurituta daude, Prefekturak agiri batean zabaldu duenez.
Hainbat hedabideren arabera, garun-heriotza zuena izan da hil omen dena.
Guztira, 16 pertsona zauritu zituen Cherif Chekkatek Estrasburgoko alde zaharreko kaleetan, Agnes Buzyn Osasun ministroaren esanetan.
Patruila militar batek erasotzailea zauritu zuen besoan, baina ihes egitea lortu zuen. Frantzian, Alemanian eta Suitzan ari dira susmagarriaren bila ordutik.