Mundua -
EPAIA
Erresuma Batuak 'brexita' alde bakarrez eten dezakeela ebatzi du Europako Justiziak
Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiaren arabera, Erresuma Batuak Batasunetik irteteko bere erabakian atzera egiteko eskubidea du gainerako 27 herrialdeen baimenik izan gabe ere.
AGENTZIAK
Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak astelehen honetan ebatzi duenez, Erresuma Batuak brexita gauzatzeko prozedura etetea erabaki dezake, alde bakarrez eta gainerako 27 herrialdeen babesik izan gabe.
Erresuma Batuko Komunen Ganberak brexitari buruzko akordioa bozkatu bezperan etorri da Europako Justiziaren erabakia. Londresek eta Bruselak hitzartutakoa Komunen Ganberak berretsi beharko du eta Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ez du bozketa irabazteko nahikoa babes bermatuta.
Orain astebete Manuel Campos Sanchez-Bordona Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak azpimarratu zuenez, Erresuma Batuak Europako Itunaren 50. artikuluan aldebakarrez atzera egiteko eskubidea du. Osterantzean, Europar Batasunetik irteera behartuta egongo litzateke.
Europako Justiziak bi hilabete eskaseko epean aztertu du gaia, Eskoziako goi auzitegi batek egindako galderari erantzunez.
Aldaketarik ezean, 2019ko martxoaren 29an gauzatuko da Erresuma Batuaren irteera.