Mundua -

'Brexit'

'Brexit'aren akordioaren aurka bozkatu du Eskoziako Parlamentuak

Loteslea ez den erabaki horrek Westminsterreko Parlamentuan eztabaidatzen ari diren eta abenduaren 11n bozkatuko duten hitzarmenaren aurrean Eskoziak duen jarrera erakusten du.

'Brexit'aren aurkako manifestariak, Londreseko Parlamentuaren kanpoaldean. Argazkia: EFE
'Brexit'aren aurkako manifestariak, Londreseko Parlamentuaren kanpoaldean
'Brexit'aren aurkako manifestariak, Londreseko Parlamentuaren kanpoaldean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziako Parlamentua brexitaren akordioaren aurka agertu da. Horri buruz erabakitzeko egindako bozketan, Parlamentuko bost alderdietatik lauk erakutsi dute Europar Batasunetik (EB) alde egiteko planaren kontra daudela.

Eskoziako Alderdi Nazionalista, laboristak, berdeak eta liberal demokratak izan dira, hain zuzen ere, Erresuma Batua EBtik ateratzeko akordioa eta horren ondotik iritsitako adierazpen politikoa babestu ez dutenak. Britainia Handiko Gobernuak eta agintari europarrek adostutako akordioa, beraz, kontserbadoreek soilik babestu dute.

Erabaki hori ez da loteslea, baina Westminsterreko Parlamentuan eztabaidatzen ari diren eta abenduaren 11n bozkatuko duten hitzarmenaren aurrean Eskoziak duen jarrera erakusten du.

Guztira, 92 izan dira akordioa errefusatzeko jasotako aldeko botoak; 29 berriz, kontrakoak. Bi parlamentari abstenitu egin dira.

Bi orduz luzatu da eztabaida, eta brexiterako Eskoziako ministroak eta Mike Russell onartutako mozioaren bultzatzaileetako batek esan dutenez, "erabaki horrekin Theresa Mayren akordioari eta akordiorik gabeko agertoki bati eman die ezezkoa Eskoziak".

"Brexitaren egungo egoera kaotikoari irtenbiderik ematen ez dion aukera bakarra lehenengo ministroak emandakoa da", adierazi du.

Halaber, nabarmendu du Erresuma Batua EBtik ateratzearen aurka dauden politikariek "aurrera egiteko" une egokia dela, Westminsterrek akordioa errefusatzen badu egon litezkeen aukera berriei buruz mintzatuta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Theresa May