Mundua -

Sismoa Argentinan

3,8 graduko lurrikara izan da Buenos Airesen

Mugimendu sismikoa Buenos Aireseko 10:27an gertatu da, G20ko mandatariak goi-bileran zirela.

Iturria: EMSC
Argentinako maparen argazkia
Iturria: EMSC

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3,8 graduko lurrikara bat izan da ostiral honetan Buenos Airesen (Argentina), bertako 10:27an, G20ko mandatariak goi-bileran ari zirenean.

Sarean argitaratutako hainbat informazioren arabera, 3 segundoko lurrikara izan da, Buenos Airesen eta Conurbanon.

Lurrikararen epizentroa Buenos Airesetik 33 kilometrora eta 25 kilometroko sakontasunera eman da.

Argitu gabe dago, oraingoz, kalte materialak edo zaurituak izan ote diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Argentina Lurrikarak