Mundua -

Espazioa

NASAk bederatzi enpresa kontratatu ditu Ilargira itzultzeko eta bertan gelditzeko

Ilargiaren ikerketa zientifikoa eta esplorazioa berrabiatzeko eta Martera ailegatzeko lehen pausua izango da.

Ilargia. Argazkia: Jonander Rola Bengoa
Ilargi gorri bat hodeien artean, izarrez betetako zeru batean
Ilargia. Argazkia: Jonander Rola Bengoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAk bederatzi enpresa aukeratu ditu Ilargiaren azalera karga zerbitzuak emateko, hori izango baita Ilargiaren ikerketa zientifikorako eta giza esploraziorako lehen pausua, baita Martera ailegatzeko abiapuntua ere.

Konpainiok zientzia eta teknologia zama erabilgarriak eramango dituzte Ilargira, baita zama horien integrazioa egin eta Lurretik Ilargira bidaltzeko eta jasotzeko prozesuen nondik norakoak ere.

"Estatu Batuek Ilargiaren azalera bueltatzeko eta bertan gelditzeko aurrerapen garrantzitsua da", esan du Jim Bridenstine NASAko administratzaileak. AEBko konpainia aeroespazialek lortutako berrikuntzei esker, zein zientzia eta giza esplorazio helburu handien eskutik, Ilargian eta Marten gauza izugarriak lortuko ditugu", gaineratu du.

Misio berri horiekin helburu zientifiko eta teknologiko ugari lortuko dituztela esan du Bridenstinek, eta horretarako, tresnak eta zamak Ilargira erregulartasunez bidali behar dituztela azpimarratu du.

Ikerketa espaziala garatzeko AEBk aukeratutako enpresak hauek dira: Astrobotic Technology, Deep Space Systems, Draper, Firefly Aerospace, Intuitive Machines, Lockheed Martin Space, Masten Space Systems, Moon Express eta Orbit Beyond.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Super ilargia abuztuaren Nasa Marte Ilargi eklipseak Gertaera astronomikoak gaur Planetak