Mundua -

Ukraina-Errusia gatazka

Ukrainak herrialdera sarrera mugatu die 16 eta 60 urte bitarteko gizon errusiarrei

Parlamentuak salbuespen-egoera ezarri zuen azaroaren 28an, iragan asteburuan Errusiako armadarekin Azov itsasoan gertatutakoaren ondotik.

Petro Poroshenko Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE
Petro Poroshenko Ukrainako presidentea
Petro Poroshenko Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainak herrialdera sarrera mugatu die 16 eta 60 urte arteko gizon errusiarrei, azaroaren 28tik aurrera ezarritako salbuespen-egoeraren baitan. Zehazki, gerra-legea 30 egunez egongo da indarrean, Azov itsasoan Errusiako armadarekin izandako istiluaren ondotik.

"Kontrol postuetan segurtasun neurriak indartu dira eta atzerritarren sarrera mugatu dugu, lehenik eta behin, 16 eta 60 urte bitarteko gizon errusiarrei", adierazi du Petro Tsiguikal Ukrainako Muga Zerbitzuaren buruak Petro Poroxenko presidente ukrainarrarekin egindako bileran.

Hala ere, "arrazoi humanitarioengatik" baimenak ematea aurreikusten dute. Adibide gisara, hiletak jarri dituzte.

Maria Zajarova Errusiako Atzerri Ministerioko bozeramaileak ziurtatu duenez, gaur gaurkoz Moskuk ez dauka Kievek hartutako neurriei erantzuteko asmorik.

Ukrainak salbuespen-egoera ezarri zuen herrialdeko hamar eskualdetan azaroaren 28tik aurrera, 30 egunez. Asteburuan izandako istiluen ondoren, 3 ontzi ukrainar atzeman eta 24 tripulatzaileak atxilotu zituzten.

Errusiak itsasontzi horietako kideak behin-behinean espetxeratu egin ditu, eta Errusiako Justiziaren aurrean agertu beharko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Krimea Ukraina Errusia argazkiak Vladímir Putin bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra