Mundua -

EUROPAKO PARLAMENTUA

Europako armada sortzeko Frantziak egindako proposamena defendatu du Merkelek

Europako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian azpimarratu duenez, balizko armada horrek munduari erakutsi behar dio ez dela Europako herrialdeen arteko beste gerrarik izango.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra Europako Parlamentuan egin duen agerraldian
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra Europako Parlamentuan egin duen agerraldian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak bat egin du Europako armada sortzeko Frantziak egindako proposamenarekin. Haren esanetan, NATOrekin osagarria izango litzateke eta Europako herrialdeen artean beste gerrarik ez dela izango "erakusteko" baliagarria izango litzateke.

Atzo, europarlamentariek txalo eta txistuekin erantzun zioten Europako Parlamentuan Angela Merkelen azken hitzaldia izan daitekeenari.

Merkelek NATOren lana defendatu eta Europako armadarekin bateragarria izango litzatekeela nabarmendu zuen. Izan ere, 28 herrialdeen egungo defentsa sistema ez dela eraginkorra aldarrikatu zuen.

Alemaniako buruzagiaren esanetan, egungo defentsa ereduaren gainetik hobe litzateke estatu kideek Europako armada bakar bat izatea. "Nire ustez ez da kontraesana", gaineratu du.

Donald Trump presidente estatubatuarrak bere aldetik, iraingarritzat jo du proposamena: "Agian Europak dagokion eta bidezkoa litzatekeen zatia ordaindu beharko luke NATOn, AEBk finantzatzen baitu hein handi batean".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Zer ari da gertatzen Europan? Euskal eurodiputatutak Alemania bideoak Angela Merkel albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Europako Parlamentuari buruzko albisteak