Mundua -
Txileko Eliza
245 dira jada Txileko elizgizonek egindako sexu-abusuen biktimak
139 dira Txileko Eliza barruan izandako sexu-abusuengatik irekitako auziak, horietan artean 245 biktima daude, eta 190 pertsona ikertzen ari dira.
Agentzia | Erredakzioa
139 dira jada Txileko Eliza barruan izandako sexu-abusuengatik irekitako auziak, horien artean 245 biktima daude, eta 190 pertsona ikertzen ari dira, iturri fiskalek jakitera eman dutenez.
Datu horiek azaroaren 5era arte daude gaurkotuta, eta, 15 kasu gehiago dira (22 biktima berri eta 12 pertsona gehiago ikertuta), ostegunean Fiskaltza Nazionalak argitaratutako zifrarekin alderatuta. Urriaren 24ra arte gaurkotuta daude azken horiek.
Sexu, botere, konfiantza, pederastia edo estalketa ustezko kasuekin zerikusia duten pertsonen partaidetzaren inguruan Txileko fiskaltzek salaketa gehiago jaso dituzte pixkanaka, eta horregatik gaurkote dute kopurua.
Astelehen honetan Santiagon osoko batzar bat egingo dute Txileko Apezpikuen Konferentzian, eta duela bi hilabete iragarritako konponketa eta prebentzio politikak aztertuko dituzte. Herrialdeko Eliza katolikoan izandako eskandalu guztiengatik iragarri zituzten neurri horiek.
Denbora horretan, Elizak martxan jarri duen gardentasun-jardueretako bat honako hau izan da: abusuen kasuen epaiak jaso dituen elizjendearen izenak argitaratu ditu bere webgunean.