Mundua -
NARKOTRAFIKOA
Zazpi emakume eta bost gizonek osatuko dute 'Chapo' Guzman epaituko duen epaimahaia
Narkotrafikatzailea New Yorkeko epaitegi batean epaituko dute azaroaren 13tik aurrera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Joaquin 'Chapo' Guzman epaituko duen epaimahaia osatu dute: zazpi emakume eta bost gizon. Narkotrafikatzailearen aurkako epaiketa azaroaren 13an hasiko da New Yorkeko epaitegi batean.
Horiez gain, beste lau emakume eta bi gizon hautatu dituzte ordezko gisa. Epaiketa horrek izugarrizko ikusmina sortu du bai AEBn eta baita nazioartean ere.
Epaimahaiko kideak (20 eta 50 urte artekoak) partzialki bakartuta daude eta segurtasun indarren pean daude asteazkenaz geroztik. Gainera, epaiketaren inguruan ez hitz egiteko agindua dute.
Bi egunetako itaunketa luzeen ondoren aukeratuko dituzte epaimahaiko 12 kideak, 75 hautagaien artetik. Brian Cogan kasuko epailearen, defentsaren eta fiskalaren galderei erantzun behar izan die. Epaimahai horren erabakiaren esku dago 'Chapo' Guzman narkotrafikatzailearen etorkizuna. Fiskalak biziarteko espetxealdia eskatu du berarentzat.
Epaimahaikideek eta ordezkoek zin egin beharko dute asteartean, epaiketaren hasieran.