Mundua -

Tragedia

Gutxienez 50 pertsona hil dira Indian, tren batek harrapatuta

Biktimak Dushera jai hindua trenbidetik oso gertu ospatzen ari ziren. Ravana deabruaren irudiak erre eta petardoak lehertzen dituzte festa erlijiosoan.

Biktimen senideak negarrez, istripua gertatu ondoren. Argazkia: EFE
Biktimen senideak negarrez, istripua gertatu ondoren. Argazkia: EFE
Biktimen senideak negarrez, istripua gertatu ondoren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 50 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Indiako mendebaldean, tren batek harrapatuta. Milaka pertsona jai erlijiosoa ospatzen ari ziren trenbide-pasagune batetik hurbil istripua gertatu denean. Antza denez, biktimak ez dira ohartu trena gerturatzen ari zela.

“Une honetan 50 hildako baino gehiago direla badakigu (…) eta zauritu asko”, jakitera eman du Lakhbir Singh Amritsarreko (Punyab estatua) Poliziako komisarioaren ondokoak.

Biktimak Dushera jai hindua “trenbidetik oso gertu ospatzen” ari ziren, Tren Departamentuko goi-funtzionario batek azaldu duenez. Ravana deabruaren irudiak erre eta petardoak lehertzen dituzte festa erlijiosoan.

Zerbait gertatu “eta jendea korrika hasi da trenbidetik, eta ez dira trenaz jabetu, horrek ezbehar tragikoa eragin du”, erantsi duenez.

Arratsaldeko iluntasunean sua ikusten ari ziren pertsonen irudiak zabaldu dituzte bertako telebistek. Bat-batean pasagunea abiadura handian zeharkatu du trenak.

Garraiobideekin (autobusak eta trenak) lotutako tragediak sarritan gertatzen dira Indian.

Urriaren 10ean, gutxienez 6 pertsona hil eta 25 zauritu ziren Uttar Pradeshen, tren bat errailetik atera ondoren. Abuztuaren 18an 21 pertsona hil eta 203 zauritu ziren antzeko istripu batean, eskualde horretan bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak India Trenen Istripuak