Mundua -

Erasoa Errusian

Ikasle batek 20 lagun hil ditu Krimeako institutu batean

18 urteko ikasle bat izan da hilketaren egilea. Dirudienez, bere buruaz beste egin du, erasoaren ostean. Gutxienez, 40 lagun zauritu ditu.

Erasoa Krimeako institutu batean. Argazkia: EFE
Erasoa Krimeako institutu batean. Argazkia: EFE
Ikasle batek 19 lagun hil ditu Krimeako institutu batean

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kercheko (Krimeako penintsula) Vladislav Rosliakov Institutuko ikasle batek 20 lagun hil ditu gaur, agintari errusiarrek jakitera eman dutenez. Erasoan gutxienez 40 lagun zauritu ditu. 18 urteko ikasle bat izan da erasoaren egilea.

Serguéi Aksinov Krimeako agintariak esan duenez, bere buruaz beste egin du erasotzaileak.

Laugarren mailako 18 urteko ikasle batek egin du erasoa", adierazi du Svetlana Petrenko bozeramaileak. Haren esanetan, ikastetxeko segurtasun kamerei esker lortu dute egilea nor izan den jakitea, eskuetan fusil bat zeukala iritsi baita institutura.

"Bala zauria zeukan haren gorpuak. Ikerketak erakusten duenaren arabera, ikastetxean zeuden pertsonak tirokatu ditu, eta ondoren bere buruaz beste egin du", azaldu du Petrenkok.

Azken datuen arabera, esan bezala, 20 dira hildakoak eta 40tik gora erasoan zauritutako lagunak, gehienak nerabeak. Hasiera batean "terrorismo" ekintza izan zitekeela ohartarazi dute agintari errusiarrek, baina geroago, ikerketa abiatu dutenean, "hilketa" izan dela argitu dute. Tiroketa ez ezik, leherketa ere izan da institutuan. Hain zuzen ere, etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute eskolako jantokian.

Gauzak horrela, Vladimir Putin Errusiako presidenteak doluminak eman dizkie biktima guztien senitartekoei, bere bozeramailearen bitartez. Sergei Aksionov Krimeako administrazio arduradunak eta Veronika Sknortsova Osasun ministroak, bestalde, aurki Kerch bisitatzeko asmoa agertu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Krimea anexionatzea Errusia Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak albisteak