Mundua -

Brasilgo hauteskundeak

Bolsonarok eta Haddadek ukatu egin dute boterera indarrez iristeko asmoa izatea

Bi hautagaiek uko egin diote presidentetzara nagusikeriaz heltzeari, demokraziarekiko errespetua promestu dute eta Konstituzioari zuzenketak egiteko asmoa erakutsi dute.

Fernando Haddad, Langileen Alderdia. Argazkia: EFE
Fernando Haddad, Langileen Alderdia. Argazkia: EFE
Fernando Haddad, Langileen Alderdia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo presidentetzarako hautagai diren Jair Bolsonaro ultraeskuindarrak eta Fernando Haddad Langileen Alderdiko sozialistak ukatu egin dute inoiz boterera indarrez iristeko asmoa eduki izana, Jornal Nacional hedabideari eskainitako elkarrizketa batean adierazi dutenez.

Bi hautagaiak bigarren itzuliaren zain daude, Estatuko agintaritza noren esku geratuko den jakiteko. Hain zuzen ere, urriaren 28an egingo dituzte berriro hauteskundeak Brasilen. Bigarren itzulia egin aurretik, baina, Bolsonarok eta Haddadek demokrazia errespetatuko dutela agindu dute, eta Konstituzioari zuzenketak egiteko asmoa erakutsi dute.

Igandeko hauteskunde egunaren ostean komunikabide bati emandako lehenengo elkarrizketan, Jose Dirceuk eta Hamilton Muraok egindako adierazpenei erantzun diete bai Bolsonarok bai Haddadek. Luiz Inacio Lula da Silva agintari ohiaren eskuineko eskua izan zen lehena; Murao, berriz, Bolsonaroren presidenteordea da.

Dirceuk duela egun batzuk ziurtatu zuenez, "denbora kontua da PT alderdia boterera iristea". Horren aurrean, Fernando Haddad alderdi horretako hautagaiak adierazpen horiekin bat ez datorrela esan, demokrazia lehenesten duela azpimarratu, eta Dirceuri "indarra kentzeko" erabakia hartu du, alderditik botata eta gobernutik at utzita.

Bolsonaro ultraeskuindarraren lan egiteko modua ere zalantzan jarri dute, eta hori egiten azkena Murao jenerala izan da. Boterera estatu-kolpe batekin heltzeko aukeraren inguruan mintzatu da Murao, zehazki.

"Bera jenerala da, ni kapitaina, baina presidente izango naiz. Konstituzioak ezarritako legea beteko dut. Ez da estatu-kolperik egongo, eta hauteskundeetan parte hartu badugu, demokrazian sinesten dugulako da. Konstituzioaren esklabo izango gara", adierazi du Bolsonarok.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Brasil Hauteskundeak Ultraeskuina