Mundua -

BULGARIA

Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari bat bortxatu eta hil dute Bulgarian

30 urteko kazetaria Europar Batasuneko funtsei buruzko ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen.

Victoria Marinova. Argazkia: EFE
Victoria Marinova
Victoria Marinova. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bulgarian, Victoria Marinova 30 urteko kazetaria bortxatu eta hil dute. Larunbatean aurkitu zuten haren hilotza, Ruse hiria. Antza denez, Europar Batasuneko funtsei buruzko ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen.

Poliziaren esanetan, oraingoz ez dago frogarik Marinovaren hilketa bere lanarekin lotuta dagoela esateko. Hala ere, ustelkeriaren aurkako taldeek eta Europako Parlamentuko zenbait kidek heriotza argitzeko ikerketa eskatu dute.

Harlem Desir Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundeko (OSCE) ordezkariak, esaterako, ikerketa sakona eskatu du, hilketaren egileak edo egileek egindakoa ordain dezaten.

2017tik Europar Batasunean hil duten laugarren kazetaria da. Daphne Caruana Galizia kazetaria 2017ko urrian hil zuten, bonba-autoz, Kim Wall kazetari suediarra urte bereko abuztuan hil zuten, eta Jan Kuciak kazetari eslovakiarra, 2018ko otsailean.

Victoria Marinova kazetariak egindako ikerketaren arabera, enpresa talde batek Europar Batasunetik jasotako diruaren zati bat galdu egin zen, ustelkeria eta eskupekoak tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Europa bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kazetaritza albisteak Krimenak azken ordukoa Bulgaria