Mundua -

HONDAMENDIA

Dagoeneko 832 pertsona hil dira Indonesian, lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz

Palu eta Donggala hiriak izan dira kaltetuenak. Richter eskalan 7,5eko indarra izan duen lurrikara batek eragin zuen tsunamia. Abuztuan 500 heriotza eragin zituen lurrikara baino gogorragoa izan da.

Palu, Indonesia, atzo. Argazkia: EFE.
Palu, Indonesia, atzo. Argazkia: EFE.
Palu, Indonesia, atzo. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 832 lagun hil dira eta beste ehunka zauritu Indonesian, Palu hirian, ostiralean izan zen 7,5 indarreko lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz, BNPB Hondamendien Kudeaketarako Estatuko Agentziak jakitera eman duenez.

Indonesiak laguntza eskatu dio nazioarteari lurrikarari eta tsunamiari aurre egiteko

Sutopo Purwo Nugroho BNP agentziaren bozeramaileak Yakartan eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, 821 lagun Palun hil dira, eta gainerako 11, ordea, Donggala eskualdean. Donggalara joateko errepideek itxita jarraitzen badute ere, Sutopok azaldu du heriotzen berri jaso dutela.

Gutxienez 384 hildako Indonesian izandako lurrikaretan eta tsunamian
Gutxienez 384 hildako Indonesian izandako lurrikaretan eta tsunamian
Gutxienez 384 hildako Indonesian izandako lurrikaretan eta tsunamian

0:29

Tsunamiak Palu eta Donggla hiriak kaltetu ditu batez ere. Abuztuan Lombok irlan 500 hildakotik gora utzi zituzten lurrikarak baino gogorragoa izan da. Komunikaziok eta sare elektrikoa erabat deseginda utzi ditu.

INDONESIA  CÉBELES TERREMOTOA TSUNAMIA  EFE

Palu, Indonesia. Argazkia: EFE.

Indonesian atzo, ostirala, 18:00ak zirenean gertatu zen Richter eskalan 7,5 indarra harrapatu zuen lurrikara, eta Sulawesi irlan sentitu zen batez ere. Hipozentroa 10 kilometroko sakoneran izan zuen, Donggala iparraldetik 56 kilometrora.

Lurrikara izan eta berehala, Hondamendien Kudeaketarako Agentziak tsunamia zetorrela ohartarazi zuen, baina zazpi minutu geroago, erretiratu egin zuen ohartarazpena. Aparkamentu batetik grabatutako irudietan argi ikusten denez, baina, olatu erraldoi batek hainbat eraikin azpian hartu eta mezkita bat estali zituen Palun, 350.000 pertsona bizi diren hirian.

Joan den ostiralaz geroztik lur-mugimendu txikiak izaten ari dira, eta horrek beldurra eta tentsioa zabaldu ditu herritarren artean.

Joko Widodo Indonesiako presidenteak kalte handienak jasan dituzten zonaldeak bisitatu ditu, jazotakoa zuzenean ikusteko eta laguntza heltzen ari dela bermatzeko. Premiazko arazoak dira hondatutako eraikinetatik harrapatutako pertsonak erreskatatzea, esaterako Paluko Roa Roa Hotelean, desagertuak aurkitzea, kaltedunei laguntza eskaintzea eta oinarrizko zerbitzuak eta komunikazioak berriro ezartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak Indonesia Sumendien erupzioek kaltetutakoak