Mundua -

Saria

Thelma Aldanak eta Ivan Velasquezek jaso dute 'nobel alternatiboa'

Botere gehiegikeria erakusteko eta ustelkeria epaitzeko egindako lanagatik, eta, horren ondorioz, herritarrek erakunde publikoengan konfiantza berreskuratzea lortu dutelako jaso dute saria.

Thelma Aldana. Argazkia: Guatemalako Enbaxada
Thelma Aldana. Argazkia: Guatemalako Enbaxada
Thelma Aldana. Argazkia: Guatemalako Enbaxada

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ivan Velasquez kolonbiarrak, Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Batzordeko buru denak, eta Thelma Aldana aipatu herrialdeko fiskal nagusi ohiak lortu dute Right Livelihood Award fundazioak ematen duen Right Livelihood saria, "nobel alternatiboa" izenarekin ezagutzen dena.

Hain zuzen ere, botere gehiegikeria erakusteko eta ustelkeria epaitzeko egindako lanagatik, eta, horren ondorioz, herritarrek erakunde publikoekiko konfiantza berreskuratzea lortu dutelako jaso dute saria Velasquezek eta Aldanak.

Abdullah al-Hamid, Mohammad Fahad al-Qahtani eta Waleed Abu al-Khair saudiarabiarren giza eskubideen defendatzaileentzat ere izan da Stockholmen ematen duten saria, baita Yacouba Sawadogo Burkina Fasoko nekazariarentzat eta Tony Rinaudo agronomo australiarrarentzat ere. Hiru horiek diruz sarituko dituzte, eta 96.000 euro jasoko ditu bakoitzak.

Epaimahaikideen iritziz, Aldana eta Velasquez "ustelkeriaren kontrako munduko esperientzia arrakastatsuenetako baten parte izan dira, eta delituzko sareen aurkako esfortzuen buru bilakatu dira".

Hartara, horien lana eredu "bakarra" eta "erreferentziazkoa" izan da arazo bera duten herrialdeentzat, besteak beste, ikerketa kriminalak bultzatu dituztelako.

Aldana Guatemalatik kanpo bizi da gaur egun, segurtasun arrazoiengatik, eta Velasquezi herrialdera sartzea debekatu zion Jimmy Morales Guatemalako presidenteak. Gainera, NBEko idazkari nagusiari haren kargua betetzeko hautagaiak proposatzea galdegin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Nobel sariak Eguneko albisteak Albisteak Kolonbia Guatemala