Mundua -
Ikerketa
Unicef: '104 milioi haur ez doaz eskolara gatazka edo hondamendi naturalen ondorioz'
"Gatazka edo hondamendi batek herrialde bat astintzen duenean, haurrak eta gazteak birritan dira biktima", deitoratu du Unicefek.
Agentziak | Erredakzioa
5 eta 7 urte arteko 104 bat milioi ume ez doaz eskolara gatazkaren edo hondamendi naturalen bat pairatutako herrietan, Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak gaur (asteazkena) salatu duenez.
Unicefek heziketa egoeraren harira nazioartean egindako ikerketa baten datuen arabera, 303 milioi haurretatik heren bat eskolatu gabe dago; bestalde, 15 eta 17 urte arteko bost nerabeetatik bat ez da inoiz eskolara joan, eta bostik bik ez dute lehen hezkuntza bukatu.
"Gatazka edo hondamendi batek herrialde bat astintzen duenean, haurrak eta gazteak birritan dira biktima", deitoratu du Henrietta Fore Unifeceko zuzendari exekutiboak.
Foreren hitzetan, "euren eskolek kalteak jasaten dituzte, suntsituak izaten dira, militarrengatik indarrean hartuak edo nahita eraso egiten diete; ondorioz, beste haur asko bezala ez doaz eskolara ezta denbora pasa ahala ere".
Hori horrela, Unifecek kalitatezko hezkuntza lortzeko inbertsio handiagoa egitea eskatu du, larrialdi humanitarioak jasandako herrietako haurrak eta nerabeak ikasten jarraitu ahal izateko, inguru seguru batean. Egun, diru funtsa humanitarioen % 4 baino gutxiago baino ez da bideratzen haur eskola eta bigarren hezkuntza bultzatzeko.
2030ean, 10 eta 19 urte arteko gazteen kopurua 1.300 milioikoa (% 8) izango dela kontuan hartuta, Unifecek dio kalitatezko hezkuntza eskaini beharko zaiela etorkizuneko langile horiei enplegu aukera handiagoak izateko eta onura ekonomiko eta sozialak ere lortzeko.