Mundua -

ERRUSIA

Pussy Riot taldeko kide bat ospitaleratu dute, pozoituta antza

Medikuen arabera, litekeena da Pyotr Verziloven intoxikazioa botikaren batek eragin izana. Taldeak, baina, baztertu egin du aukera hori, eta pozoitu egin dutela salatu du.

Pyotr Verzilov, ustez pozoitua izan den 'Pussy Riot'eko kidea. Artxiboko argazkia: EFE
Pyotr Verzilov, ustez pozoitua izan den 'Pussy Riot'eko kidea. Artxiboko argazkia: EFE
Pyotr Verzilov, ustez pozoitua izan den 'Pussy Riot'eko kidea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusian, Pyotr Verzílov aktibista ustez pozoitu egin dutela eta ospitaleratuta dagoela salatu du ostegunean Pussy Riot punk taldeak, Facebook sare sozialean duen orrialdean argitaratutako mezu batean.

Taldearen arabera, astearteaz geroztik Moskuko ospitale bateko toxikologia unitatean dago, "egoera kritikoan".

Medikuen lehen hipotesien arabera, litekeena da Pyotr Verziloven intoxikazioa botikaren batek eragin izana. Familiak eta taldeak, baina, baztertu egin dute aukera hori, eta taldeak salatu du pozoitu egin dutela.

Pyotr Verzílov 2018ko Errusiako Munduko Futbol Txapelketako finalean Luzhniki estadioko berdegunera jauzi egin zuten lau ekintzaileetako bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Errusia albisteak Eguneko albisteak Albisteak