Mundua -

Giza Eskubideak

Venezuelan nutrizio txarrak heriotzak eragiten ditu oraindik, NBEren esanetan

Atxiloketa arbitrarioak, tratu txarrak eta adierazpen askatasunaren murrizketak egiten dira gaur egun Venezuelan, erakunde horren arabera.

Venezuela. EiTBren artxiboko argazkia.
Hainbat pertsonak ilara gordetzen dute horma batean margotutako Maduroren irudi baten aurrean.
Venezuela. EiTBren artxiboko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelan nutrizio txarrak eta saihestu daitezkeen gaixotasunek heriotzak eragiten dituzte oraindik, Michelle Bachelet Giza Eskubideen NBEko goi mandatariak astelehen honetan esan duenez, ekainetik salaketak jasotzen jarraitu baitute.

NBEko goi mandatari berriaren hitzetan, atxiloketa arbitrarioak, tratu txarrak eta adierazpen askatasunaren murrizketak daude gaur egun Venezuelan.

"Gobernua ez da benetako datuak emateko prest agertu", esan du Bacheletek.

Michelle Bachelet EFE

Michelle Bachelet, Giza Eskubideen NBEko goi mandatari berria. Argazkia: EFE.

Bacheletek joan den astean hartu zuen kargua, eta Venezuelan giza eskubideak babesteko beharra dagoela adierazi du gaur, kardu hori bere esku dagoenetik egin duen lehen prentsaurrekoan.

Bachetelek emandako datuen arabera, 2,3 milioi herritarrek ihes egin dute Venezuelatik uztailaren 1etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Salaketak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela