Mundua -

ARGENTINA

Milaka lagun atera dira kalera Buenos Airesen, Gobernuaren murrizketen kontra

Macriren Gobernuak hainbat doikuntza neurri iragarri ditu, besteak beste, ministerio kopurua 19tik 10era murriztea eta esportazioen gaineko zerga igotzea.

Milaka herritar atera dira kalera Buenos Airesen. Argazkia: EFE
Milaka herritar atera dira kalera Buenos Airesen. Argazkia: EFE
Milaka herritar atera dira kalera Buenos Airesen. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun atera dira kalera Buenos Airesen, langile publikoak gehienak, Argentinako egoera ekonomia deitoratu eta Macriren Gobernuak iragarritako murrizketak salatzeko. Krisiari aurre egiteko neurrien artean, ministerio kopurua 19tik 10era murriztea eta esportazioen gaineko zerga igotzea erabaki du Argentinako Gobernuak.

Protesta deitu duten sindikatuetako batek, Estatuko Langileen Elkarteak, azaldu duenez, Argentinak gaur egun duen krisi ekonomiko, sozial, politiko eta instituzionala eta Gobernuak iragarritako doikuntza neurri handiak salatzeko erabaki dute kalera irtetea.

Sindikatu horren arabera, ministerio kopurua erdira murrizteak eta horien baitan doikuntzak egiteak "milaka lanpostu jartzen ditu arriskuan". "Politikak aldatzen ez badira, eredu ekonomikoa aldatzen ez bada, langileekin duen harremana aldatzen ez bada, Gobernua aldatu beharko da", esan du sindikatuaren idazkari nagusiak, Daniel Catalanok.

Halaber, enplegu publikoa babesteko legea onartzeko eskatu dio Kongresuari, langile publikoak "babesik gabe" daudela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Argentina