Mundua -
LURRIKARA
6,2 graduko beste lurrikara bat izan da Indonesian
Dardara Timorko itsasoan erregistratu dute, 12 kilometroko sakoneran.
AGENTZIAK
Richter eskalan 6,2 gradu harrapatu dituen lurrikara bat izan da astearte honetan Timor uhartean, Indonesian. Oraingoz ez dute hildako edo zaurituen berri, eta ez dute tsunami alertarik eman.
Astindua Timorko itsasoan gertatu da, bertan 16:08 zirenean, Timor uhartearen mendebaldean dagoen Kupang hiritik 86 kilometro hego-ekialdera eta Dili Ekialdeko Timorko hiriburutik 290 kilometro hego-mendebaldera, 12 kilometroko sakoneran, Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak (EMSC) emandako datuen arabera.
Azken hori kontuan izan gabe, gutxienez 557 pertsona hil eta 400.000 zauritu dira azken asteetan Indonesian izandako lurrikaretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea