Mundua -
Bisita ofiziala
Egia eta justizia bilatzea eskatu du Frantzisko aita santuak abusuen kasuan
Halaber, Irlandara egin duen bisitan lehenengoz, erakunde erlijiosoetan, beste familia batzuei emateko, haurrak kendu zizkieten amen kasuaz hitz egin du.
Agentzia | Erredakzioa
Frantzisko aita santuak barkamena eskatu du berriro igande honetan, Elizak adin txikikoei egin dizkien abusuengatik, eta kasu horietan egia eta justizia irmotasunez bilatzea eskatu du, Knockeko santutegian, Irlanda iparraldean, angelusa errezatzean.
Frantzisko larunbat honetan iritsi zen Irlanda, Familien Munduko Topaketan parte hartzeko, eta hainbat hamarkadatan Irlandako Elizako kideek adin txikikoei egindako abusuei buruz aritu da gaur, berriro ere.
"Gutako bat berak ere ezin dio hunkitzeari utzi abusuak jasan dituzten adingabeen historien aurrean; haur horiei xalotasuna lapurtu diete, eta oroitzapen gogorren marka utzi diete", adierazi du Frantziskok, santutegian, Europako bisitatuenetako batean, egon ostean.
Halaber, Irlandara egin duen bisitan lehenengoz, erakunde erlijiosoetan, beste familia batzuei emateko, haurrak kendu zizkieten amen kasuaz hitz egin du. Atzo aita santua horietako bi seme-alabekin egon zen, Irlandako Elizaren biktimekin izandako bileran.
Honako hau gaineratu du: "Irekitako zauri honek irmo eta ausart egotera bultzatzen gaitu egia eta justizia bilatzeko garaian".