Mundua -

Migrazioa

'Diciotti' ontzian jarraitzen zuten 134 migratzaileak Italian lehorreratu dituzte

Ontziak bost egun zeramatzan Cataniako portuan, Sizilian. Gobernuaren erabakiak amaiera jarri die migratzaileen itsasaldiari eta Europar Batasunarekin zituen liskarrei.

Cataniako kostan lehorreratu dira 'Diciotti' ontziko 134 migratzaileak. EFE
Cataniako kostan lehorreratu dira 'Diciotti' ontziko 134 migratzaileak. EFE
Cataniako kostan lehorreratu dira 'Diciotti' ontziko 134 migratzaileak. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak argi berdea eman dio azkenean 'Diciotti' ontzian jarraitzen zuten 134 migratzaileak lehorreratzeari. Bost egun zeramatzan Cataniako portuan, Sizilian. Gobernuaren erabakiak amaiera jarri die migratzaileen itsasaldiari eta Europar Batasunarekin zituen liskarrei.

Italiako Fiskaltzaren ontzian harrapatuta zeuden 16 migratzaileak lehorreratzea agindu zuen Cataniako Itsas Osasuneko bulegoak, Gobernuak jasotzeari uko egin ostean.

Osasun Ministerioko mediku eta ikuskatzaile talde bat ontzira igo ziren larunbat honetan, migratzaileak aztertzeko, eta horietako bik tuberkulosiaren sintomak zituzten. Hainbat emakume Libiako kanpamenduetan bortxatxu egin zituztela ziurtatu dute azterketa medikuek, eta orain trauma fisikoak eta psikologikoak dituztela. Halaber, bi sarna kasu larri egiaztatu dituzte.

Hori dela eta, taldeak 16 pertsona (hamaika emakume eta bost gizon) lehorreratzea aholkatu zuten, duela egun batzuk 29 adingabe lehorrera jaitsi ostean. Guztiak 'Diciotti' ontzian zeuden 150 migratzaile baino gehiagoko taldearen parte dira. Abuztuaren 20tik Cataniako portuan, Sizilian, daude, Mediterraneoan erreskatatu ostean.

Matteo Salvini Italiako lehen ministrioak iragarri duenez, Albaniak 20 migratzaile hartzea eskaini du, Irlandak 25 bat hartzea proposatu du, eta gainerakoak Italiako Elizak babestuko ditu, Estatuak inolako ekarpenik egin gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italia Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak