Mundua -
Dardara handia
5,2 graduko lurrikara batek kostalde nikaraguarra astindu du
Dardara 40 bat km-ko sakoneran eta Managuatik 200 km ingurura erregistratu dute, Ozeano Barean.
eitb.eus
Richter eskalan 5,2 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Nikaraguako kostaldea astindu du, Managua aurrean. Antza denez, ez du zauriturik ez kalterik eragin .
Dardara bart izan da, 22:43ean UTC, hiriburu nikaraguarraren aurrean, Ozeano Barean, European-Mediterranean Seismological Centre (EMSC) erakundeak zabaldu duenez.
Halaber, hipozentroa 40 km-ko sakoneran kokatu da, eta epizentroa Managuatik 200 km ingurura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea