Mundua -
Afrika
22 ebola kasu baieztatu dituzte Kongon, eta horietatik 11 hildako pertsonetan
Herrialde afrikarreko Osasun Ministerioaren txosten batena arabera, orain arte beste 27 pertsona hil dira, ustez ebolaren eraginez. Dena den, datu hori ez dute baieztatu.
Agentziak | Erredakzioa
Kongoko Errepublikako ipar-ekialdean 22 ebola kasu baieztatu dituzte, horietatik 11 hildako pertsonetan. Azken ebola-agerraldia dela eta, herrialdeko Osasun Ministerioak txostena zabaldu du.
Livu Norte eta Ituri probintzietan ebolak duen egoera laburbildu dute dokumentuan, abuztuaren 10era arteko informazioa bilduta. Orain arte beste 27 pertsona hil dira, ustez ebolaren eraginez. Dena den, datu hori ez dute laborategian baieztatu.
Ebola-agerraldia abuztuaren 1ean piztu zen, Oly Ilunga Osasun ministroak Ecuador probintzian izandako beste bat amaitutzat jo eta handik zortzi egunetara.
Osasun agintariek argitu dutenez, Zaire anduitik dator oraingo epidemia (dagoen hilkorrena), eta ez du aurrekoarekin zerikusirik.
Izurri berria, gainera, talde matxinoen indarkeriak astindutako gatazka-eremuetan gertatu da.
Gaixotasuna infektatutako animalien edo pertsonen odolarekin eta gorputzeko fluxuekin kontaktu zuzena izanda kutsatzen da. Odol-galera handiak eragiten ditu, eta heriotza-tasa % 90ekoa da.