Mundua -
Venezuela
Madurok atzerriko laguntza eskatu du, eta Santosi leporatu dio errua
Erasoaren ustezko egileak Perun ezkutatuta daudela argudiatuta, Gobernu peruarrari atzeman eta estradita ditzan eskatu dio Venezuelako presidenteak.
Agentziak | Erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak laguntza eskatu die Peruri eta Ameriketako Estatu Batuei, joan den larunbatean jasandako atentatua argitzeko. Horrez gain, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohiari egotzi dio errua berriz.
Irratiz eta telebistaz eskainiko ekitaldi militar batean, erasoaren ustezko egileak Perun ezkutatuta daudela argudiatuta, Gobernu perutarrari atzeman eta estradita ditzan eskatu dio Venezuelako presidenteak.
"Badakigu gaizkile, kriminal, terrorista horietako batzuk Perura joan direla ezkutatzeko eta Perun babesa bilatzeko". Jorge Arreaza Peruko presidentea Liman eskaera horiek kudeatzen ari dela jakinarazi du Madurok.
Halaber, Donald Trumpen "fede onari" dei egin dio, "bi herrialdeen artean dauden eta egongo diren desberdintasunetatik harago".
Atentatuaren ikerketaren arabera, dronen leherketa Floridatik aktibatu zela jakinarazi du lider venezuelarrak.
Bestalde, AEBk Venezuelan duen enbaxadarekin FBIk ikerketan parte hartzeko aukera koordinatzeko eskatu dio Tarek Saab Venezuelako fiskal nagusiari.
Larunbateko hitzaldian, hura hiltzeko agindua Santosen eman zuela berretsi du Nicolas Madurok, Julio Borges oposiziogilearekin koordinatuta.
Joan den asteartean atxilotutako Juan Requesens diputatua ere izan du hizpide. Atxilotuaren familiaren eta abokatuen arabera, ezin izan dute ordutik ikusi.
Limako Taldeak "disidentzia erreprimitzeko" erasoa ez "manipulatzeko" eskatu dio Madurori
Limako Taldea osatzen duten herrialdeek "ikerketa independientea, zehatza eta gardena" aldarrikatu dute, "disidentzia erreprimitzeko manipulazio saiakerak" egon daitezkeela ohartarazteaz gain.
Argentina, Brasil, Kanada, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Guatemala, Guyana, Honduras, Mexiko, Panama, Paraguai eta Peru herrialdeek bat egin dute chavismoari dei "urgentea" egiteko. Izan ere, Venezuelako presidentek oposizioari eta agintari kolonbiarrei leporatu die abuztuaren 4ko erasoa.
Zentzu horretan, gertatutakoa modu inpartzialean argitzea eskatu dute, Zuzenbide Estatuari eta Giza Eskubideei erabateko errespetua adierazita.