Mundua -

Balantzea

387 hildako, Indonesiako Lombok uhartean izandako lurrikaran

Horrez gain, larrialdiak kudeatzeko agentziak jakinarazi duenez, 13.668 zauritu zenbatu dituzte Indonesiako agintariek, eta 387.067 pertsonak alde egin behar izan dute.

Lombok uhartea erabat suntsituta utzi dute terremotoek. EFE
Lombok uhartea erabat suntsituta utzi dute terremotoek. EFE
Lombok uhartea erabat suntsituta utzi dute terremotoek. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalaren arabera neurtuta, zazpi graduko sismoa izan zen. BNPB larrialdiak kudeatzeko agentziak larunbat honetan zabaldu duenez, 387 pertsona hil dira orain arte.

Horrez gain, larrialdiak kudeatzeko agentziak jakinarazi duenez, 13.668 zauritu zenbatu dituzte Indonesiako agintariek, eta 387.067 pertsonak alde egin behar izan dute.

Hildakoen kopuruak gora egingo duela ohartarazi du agentziak, behera eroritako eraikinen azpian biktima gehiago egon daitezkeela uste dutelako agintariek.

Astean zehar 500 erreplika baino gehiago izan direla ere azaldu du. Ostegunean, 6,2 graduko beste terremoto bat egon zen, eta eraikin gehiago suntsitu zituen Lomboken. Indonesiako erakargarri turistiko esanguratsuenetakoa da uhartea. Erabat suntsituta geratu da.

Larrialdi egoera abuztuaren 25era arte luzatu dutela jakinarazi du Sutopo Purwo Nugroho BNPBko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Lurrikarak munduan Indonesia Hondamendi naturalek kaltetutakoak