Mundua -

ISTRIPUA

Gutxienez 18 pertsona hil dira Siberian, helikoptero bat lurrera erorita

Errusiako Gobernuak jakitera eman duenez, tripulazioko hiru kide eta petrolio-konpainia bateko 15 langile dira hildakoak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 pertsona hil dira gaur goizaldean Siberiako Krasnoyarsk eskualdean, helikoptero bat lurrera erori ondoren. Errusiako Gobernuak jakitera eman duenez,  tripulazioko hiru kide eta petrolio-konpainia bateko 15 langile dira hildakoak.

Mi-8 motako helikopteroak petrolio-instalazio baten inguruan izan du istripua, Igarka herritik 180 bat kilometrora. Bertako segurtasun indarrek ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko.

Lehen informazioen arabera, bi helikoptero bata bestearen atzetik aireratu dira, eta elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bietako bat lurrera erori da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Eguneko albisteak Albisteak