Mundua -

LURRIKARA INDONESIAN

500 mendizale baino gehiago harrapatuta gelditu dira Lombok uhartean, lurrikaragatik

6,4 graduko lurrikararen ondorioz, luiziak izan dira eta Rinjani mendian zeudenak jaitsi ezinda daude geratu dira.

Lurrikara Indonesian. Argazkia: EFE
Lurrikara Indonesian. Argazkia: EFE
Lurrikara Indonesian. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indonesian, lurrikararen ondorioz Lombok uharteko Rinjani mendian harrapatuta gelditu diren 500dik gora mendizaleak jaisten ahaleginduko dira erreskate taldeak astelehen honetan. Gutxienez 14 pertsona hil eta 162 pertsona zauritu dira herrialdean.

Astinduaren eraginez, luiziak gertatu dira Rinjani mendian eta mendizaleak jaitsi ezinda geratu dira. Mendizaleen artean bost espainiarrak dira eta hogeita hamar inguru, ostera, frantziarrak. Dena den, guztiak onik daude.

Sutopo Purwo Nugroho Hondamendiak Kudeatzeko Indonesiako Agentziako bozeramaileak (BNPB) sare sozialetan zabaldutako datuen arabera, bi helikoptero lanean ari dira eta dagoeneko 246 pertsona ebakuatu dituzte.

Harrapatutakoen artean 200 thailandiar daude, Bangkok Post egunkariak dakarrenez. Gaua kanpadendatan igaro dute eta oraingoz nahikoa elikagai ba omen dute. Rinjani sumendia da igandean lurrikara jasan zuen Lombok uharteko turismo atrakzio nagusia.

Behin-behineko balantzearen arabera, 14 pertsona hil eta 162 zauritu dira -105 larri daude-. Gainera, milaka eraikin kaltetu dira eta, orotara, 6.200 familia baino gehiagori eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Gaur Hondamendi naturalak albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak munduan Indonesiako albisteak Harri-jausiak