Mundua -

Lurrikara

14 petsona hil eta 160 baino gehiago zauritu dira Indonesian izandako lurrikaran

Horrez gain, dozenaka eraikin eraitsi dira Lombok uharteari eragin dion sismoaren ondorioz.

Lurrikara Indonesian. EFE
Lurrikara Indonesian. EFE
6,4 graduko lurrikara batek Indonesiako Lombo uharte turistikoa astindu du

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 14 pertsona hil eta 160 baino gehiago zauritu dira igande honetan, Indonesiako Lombok uhartean izandako sismo batean. Ritcher eskalan 6,4 graduko lurrikara izan da, eta hainbat erreplika ere izan dira. Sutopo Purwo Nugroho Ezbeharrak Kudeatzeko Agentzia Nazionaleko bozeramaileak eman ditu datuak.

Agintarien esanetan, datu horiek behin-behinekoak dira, eta biktima gehiago egon daitezke lurrikarak eragindako lekuetara iritsi eta informazioa biltzen duten heinean.

Gutxienez 80 erreplika izan direla ere azaldu dute agintariek: Bali eta Sumbawa uharteetan ere kalteak eragin ditu.

6,4 graduko lurrikara hamar segundoz sentitu zuten Lomboken. Balin, Lombok mendebaldean, milaka bisitarik sentitu dute astindua; Sumbawako mendebaldean, berriz, Lombok ekialdean, zenbait eraikin bota ditu behera.

Sutopok esan duenez, Rinjani sumendia itxi dute, lurrikararen mugimenduak sortutako lur-jausiak direla eta.

2004an, 280.000 pertsona hil ziren Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean izandako lurrikarak eragindako tsunamiaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak Zer gertatu da gaur Indonesian? Lurrikaretan hildakoak