Mundua -

Ekonomia aurreikuspena

Venezuelako inflazioa % 1.000.000ekoa izango dela uste du Nazioarteko Diru Funtsak

2018an % 18 egingo du atzera Venezuelako ekonomiak, eta 2019an, % 5.

Lagarde, Argentinan egunotan egin den G20ren bileran. EFE
Christine Lagarde. EFE
Lagarde, Argentinan egunotan egin den G20ren bileran. EFE

Agentzia | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) egindako aurreikuspenen arabera, aurten % 1.000.000ekoa izango Venezuelako inflazioa, eta herrialdearen egoera ekonomikoa Alemanian 1923an edota Zinbabwen 2000an izandakoarekin alderatu du.

"Inflazioak % 1.000.000 egingo du gora 2018ko amaieran. Alemanian 1923an edota Zimbabwen 2000an izandakoarekin aldera daiteke egoera", esan du prentsaurrekoan Alejandro Werner Mendebaldeko Hemisferioko Departamentuko zuzendariak.

Hiperinflazioaz gain, jarduera ekonomikoaren kolapsoak, ondasun publikoen horniduren beherakadak eta jakien eskasiek eraginda, beste herrialde batzuetara zuzendutako "migrazio fluxu handiak" izaten ari dira.

NDFren arabera, 2018an % 18 egingo du atzera Venezuelako ekonomiak, eta 2019an, apirilean egindako aurreikuspenetan gora eginda.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NDF berriak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela