Mundua -

Dardara

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran.

Localización del temblor. Foto: EMSC
Localización del temblor. Foto: EMSC

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mexiko Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak