Mundua -

Erreskatea

Thailandiako koban erreskatatutako umeen egoera 'ona' da

Osasun Publikoko Ministerioaren ikuskatzaile batek jakinarazi duenez, ume gehienek bi kilo galdu dituzte batez beste, eta ez daude “estresatuta”.

Thailandiako Poliziaren helikoptero bat, erreskatatutako azken umea garraiatzen. Argazkia: Efe.
Thailandiako Poliziaren helikoptero bat, erreskatatutako azken umea garraiatzen. Argazkia: Efe.
Thailandiako Poliziaren helikoptero bat, erreskatatutako azken umea garraiatzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thongchai Lertwilairattanapong doktoreak, Osasun Publikoko Ministerioaren Chiang Raingo ikuskatzaile nagusiak, gaur, asteazkenarekin, jakinarazi duenez, Thailandiako koban erreskatatutako ume gehienek bi kilo galdu dituzte batez beste, baina “ondo” daude oro har eta ez dute estres zantzurik.

“Gure azterketak erakutsi duenaren arabera, ondo daude eta ez daude estresatuta. Ume gehienek bi kilo galdu dituzte, batez beste”, esan du doktoreak.

Hamabi umeen eta futbol taldeko entrenatzailearen erreskatea asteartean bukatu zen, azken lau umeak, begiralea eta beroriek zaintzen ondoan izan zuten lantaldea aterata.

Hamabi adingabekoak eta entrenatzailea Chiang Rai probintziako (Thailandia iparraldea) Tham Luang koban harrapatuta gelditu ziren ekainaren 23an, prezipitazio gogorren ondorioz urak inguruko hainbat igarobide hartu baitzituen.

Bilaketa bizi baten ondoren, britainiar urpekariek goseti aurkitu zituzten, urak hartu ez zuen inguru ilun batean, koba segidaren barruan hainbat kilometro sartuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Asia albisteak Thailandia albisteak