Mundua -

Ekainak 23tik harrapatuta

Thailandiako kobazuloan harrapatutako beste lau ume atera dituzte

Lau adingabeak zonako ospitale batera eraman dituzte, baina osasun egoeraren xehetasunik eman gabe. Dagoeneko zortzi haur erreskatatu dituzte, bi eguneko lan konplexuaren emaitza.

Erreskate taldeetako kideak, atzo. Argazkia: EFE
Erreskate taldeetako kideak, atzo. Argazkia: EFE
Gaurko laurekin, dagoeneko zortzi gazte erreskatatu dituzte Thailandian

0:58

agentzia | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi aste Thailandiako kobazulo batean harrapaturik geratu zen futbol taldeko lau ume atera dituzte erreskate taldeek. 12 adingabe eta futbol entrenatzailea harrapaturik geratu ziren. Dagoeneko zortzi haur erreskatatu dituzte, bi eguneko lan konplexuaren emaitza.

Daily News bertako egunkariak jakitera eman duenez, lau adingabeak zonako ospitale batera eraman dituzte, baina osasun egoeraren xehetasunik eman gabe.

Erreskateari berriz heldu ondoren, haur bat kobazulotik ateratzea lortu dute larrialdi zerbitzuek, eta ordu batzuk geroago beste bi atera dituzte. Ondoren, laugarren bat erreskatatu dute.

Thailandiako Armadaren SEALak Facebook sare sozialean baieztatu duenez, igandetik astelehenera bitartean, zortzi haur kobazulotik atera dituzte.

The Nation bertako egunkariak jakinarazi duenez, erreskate lanak bertan behera utzi dituzte lau adingabeak atera ondoren.

Lehentxeago, lau ume pasadizo mehe bat zeharkatu ondoren dagoen ganberara heldu direla azaldu dute erreskateko iturriek, operazioaren arriskurik handiena, alegia.

Ganberara heltzeko lau ordu eta urpekarien laguntza behar izan dituzte, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Asia albisteak Thailandia