Mundua -

Ekainak 23tik harrapatuta

Thailandiako umeak ateratzeko operazioan ere euria izango dela aurreikusi dute

Halere, erreskate taldeek berretsi dute egun gutxitan atera litezkeela kobazulotik, eguraldia lagun izatekotan, eta umeak urpean igeri egiten ikasten badute.

Erreskate taldeak, kobazuloaren inguruetan. Argazkia: EFE
Erreskate taldeak, kobazuloaren inguruetan. Argazkia: EFE
Erreskate taldeak, kobazuloaren inguruetan. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thailandiako meteorologia agentziak euriak areagotuko direla aurreikusi du futbol talde amateur bateko 12 kideen eta horien entrenatzailearen erreskatean. 13ak herrialdeko iparraldean dagoen kobazulo batean daude, atera ezinik, eta baliteke hilabeteak igaro behar izatea hor barruan, urpean igeri egiten ikasi ezean.

Bilaketa eta erreskate operazioa zaila izan da (ekainak 23an desagertu ziren Chiang Rai probintzian) baina ikuspegia erabat aldatu zen urpekariek taldeko kideak topatu zituztenean, urez gainezka dauden kobazuloko ganberetako batean.

Orain, indarrak batu dizute umeak kobazulotik ateratzen saiatzeko, baina haien bizitza arriskuan jarri barik. Thailandiako Itsas Armadak esan duenez, baliteke Tham Luang kobazuloaren barruan lau hilabetez egon behar izatea, hau da, euriteen garaia amaitu arte.

Halere, erreskate taldeek berretsi dute egun gutxitan kobazulotik atera litezkeela, eguraldia lagun badute, eta umeak urpean igeri egiten ikasten badute.

Futbol taldeko umeak 11 eta 16 urte artekoak dira, eta haien entrenatzaileak 25 urte ditu. Tham Luang Khunnam Nang Non basoan dagoen kobazulo batean ez aurrera ez atzera egin ezinik geratu ziren, euriteek eragindako uholdeengatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Asia azken ordukoa Thailandia gaur