Mundua -

Migrazio-krisia

Salvini, migratzaileen zentroak Libiako kanpo mugetan sortzearen alde

Italiako Barne ministroak zentro horiek, besteak beste, Nigerren, Malin edo Txaden jartzea proposatu du, Nazio Batuen Erakundeak eta Europar Batasunak kudeatuta eta finantzatuta.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. EFE
Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. EFE
Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak migratzaileen zentroak "Libiako kanpo mugetan" sortzearen alde egin du, besteak beste, Nigerren, Malin edo Txaden jartzea proposatu du, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta Europar Batasunak (EB) kudeatuta eta finantzatuta.

Liga ultraeskuindarreko buruak azaldu du Libia "hegoaldetik datozen fluxuak kontrolatzea" ezinbestekoa dela, gero Europara iristen direnena. Halaber, migrazio-krisia EBren arazo bat dela azpimarratu du, eta, horregatik, "ez da ulertzen zer dela eta Italiak eta Libiak egin behar duten ekonomikoki fenomeno honen kargu".

Salviniren hitzetan, haien herrialdetik ihes egiten duten pertsonen "asilo eskaerak kudeatzeko" zentroak sortzea beharrezkoa da, baita "haien jaioterrira itzultzeko lanak azkartzea ere, horretarako eskubiderik izan ezean". Instalazio horiek NBEk eta EBk antolatu eta finantzatu beharko lituzketela gaineratu du.

Salvini Tripolira joan da, Abdulsalam Ashour Libiako homologoarekin eta Ahmed Maitig Gobernuko ministrordearekin biltzeko.

Bertan, adierazi du zentro horiek Libiako hiriburutik kanpo eraiki behar direla, "Tripoli Italia bezalako inbutua bilakatzea ekiditeko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Migrazioa Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Italia Ultraeskuina Libia albisteak