Mundua -

Migrazio-politika

Immigrazioari buruzko EBren goi-bilera akordio baterako 'aurrerapauso'ekin amaitu da

Europako Kontseiluari begira jarrerak gerturatzea zuen helburu. Datorren astean izango da; Mediterraneora iristen diren migratzaileen egoerari erantzuten saiatuko dira bertan.

EBko 16 herrialde migrazio-akordioak zehazten saiatu dira. Irudia: EFE
EBko 16 herrialde migrazio-akordioak zehazten saiatu dira. Irudia: EFE
EBko 16 herrialde migrazio-akordioak zehazten saiatu dira. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko hamasei herrialdek immigrazioari buruzko goi-bilera informala egin dute igande honetan, Bruselan, eta datorren asteko Europako Kontseilurako aurrerapausoak ematen amaitu dute, bileran izan diren hainbat estatuburu eta gobernuburuk esan dutenez.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea itxaropentsu azaldu da Europar Batasuna akordio batera iristearen inguruan immigrazioari aurreko egiteko, eta bileran norabide horretan "aurrerapausoak" eman direla nabarmendu du.

Halaber, Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak bileran egin dituen proposamenen aurrean, besteak beste, igarotze herrialdeetan zentroak sortzea, Europan asilo eskubidea nork duen erabakitzeko, Sanchezek esan du entzun egin dituztela, eta aztertuko egingo direla.

Migratzaileak lehorreratzen diren EBren herrialdeetan zentro kontrolatuak sortzeko proposamenari buruz, dagoeneko Espainian dagoen sistemarekin oso lotuta dagoela azpimarratu du. Espainiak Frantzia eta Alemaniarekin partekatzen du proposamen hori.

Horren harira, Sanchezek adierazi du migratzaileak Espainiara iristen direnean arreta humanitarioa ematen dietela lehenengo, eta, geroago, asiloa kudeatzen hasten direla, horretarako eskubidea dutenentzat; gainerakoak behin-behineko zentroetara doazen bitartean, eta, hortik aurrera, garrantzitsua itzulerak direla.

Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, proposamenak aurrera eginez gero, Espainian "berritasun handia" da Europa sartuko litzatekeela sistema kudeatzera eta finantzatzera.

Bestalde, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak goi-bileraren ostean esan duenez, migratzaileen etorreragatik eragin handiena izan duten kideei "bakarrik utzi ezin" zaien kontzientzia dago. Errefuxiatuek asiloa zein herrialdetan eskatu erabaki ezin dutela gaineratu du.

Merkel eta Emmanuel Macron Frantziako presidentea bat etorri dira "Europako irtenbide bat" aurkitzeko beharrean migrazioaren gaiari aurre egiteko. Biek azpimarratu dute irtenbide horrek ez duela zertan Hogeita zortzien arteko akordio bat izan, "batera aurrera egitea erabakitzen" duten herrialde kideen artekoa baizik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Espainia Alemania Eguneko albisteak Albisteak Italia