Mundua -
Hiru milioi bolivar
Venezuelako gutxieneko soldata hirukoiztuko duela iragarri du Madurok
Herrialdeko inflazio handiari aurre egiteko neurria da onartutakoa.
agentziak | erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, hirukoiztu egingo dute gutxieneko soldata, bere esanetan oposizioak eta enpresaburuek hasitako gerra ekonomikoari aurre egiteko.
"Ekonomiaren gainek programaren lehenengo elementuen artean diru-sarreren babesa ageri da, hori dela eta, hiru milioi bolivarrera igo egingo dut gutxieneko soldata", esan du presidenteak ekitaldi publiko batean.
Maduroren arabera, neurria soldata-taula guztietan aplikatu eta berehala sartuko da indarrean, Latinoamerikako herrialdean dagoen inflazio handiari aurre egiteko.
Asanblea Nazional Konstituziogileak Calixto Ortega Venezuelako Banku Zentraleko gobernatzaile berri izendatu eta hurrengo egunera, presidente venezuelarrak adierazi du herrialdeak "egonkortu eta orekatu" egingo duela bere ekonomia,
Venezuelako oposizioak Madurori aurpegiratu dio krisialdiren erantzulea izatea. Agintariak, bestalde, baieztatu egin gu oposizioko politikariek eta enpresariek espekulazioaren bidez egindako "gerra ekonomikoaren" biktima dela, boteretik kaleratzeko asmoz.