Mundua -

Erabakia

Haitik Oxfamen jarduerak debekatu ditu sexu eskandaluengatik

Behin betiko ezeztatu dio herrialdean jarduteko baimena, 2010eko lurrikararen ostean Erresuma Batuko erakundeko zuzendari eta boluntarioek prostitutak kontratatu zituztela jakin ostean.

Gertaerak 2010ean Haitin izan zen lurrikara ikaragarriaren ostean gertatu ziren. Irudia: EFE
Gertaerak 2010ean Haitin izan zen lurrikara ikaragarriaren ostean gertatu ziren. Irudia: EFE
Gertaerak 2010ean Haitin izan zen lurrikara ikaragarriaren ostean gertatu ziren. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haitik uhartean jarduteko baimena kendu dio behin betiko Oxfam erakundeari, 2010eko lurrikara ikaragarriaren ostean Erresuma Batuko erakundeko zuzendari eta boluntarioek prostitutak kontratatu zituztela jakin ostean.

Ia lau hilabete iraun duen ikerketaren ostean, Jovenel Moiseren gobernuak ohar baten bitartez jakinarazi du gobernuz kanpoko erakundeari bertan jarduteko baimena kendu diola. Ameriketako herrialde txiroena da Haiti.

"Erresuma Batuko Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak herrialdean funtzionatzen duen baimenarekin behin betiko amaitzea erabaki dugu gaur", adierazi du Aviol Fleurant Plangintza ministroak.

Horren esanetan, "gertaerak aztertu ostean hartu dugu erabakia; herrialdearentzat onena Oxfam erakundeak bertan berriro ez jardutea dela uste dugu".

Edozein taldek edo gobernuz kanpoko erakundek "desegokia" den edozein ekintza eginez gero, salatzeko deia egin du funtzionarioak, eta horien kontra legea erabiliko dutela nabarmendu du.

Barne Ministerioak, Plangintza eta Kanpo Lankidetzarako Ministerioak eta Atzerri Gaietarako Ministerioak adierazpen bateratua sinatu dute, gobernuz kanpoko erakunde horrek Haitin jarduteko duen baimena bertan behera uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak munduan Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Zer gertatu da Haitin?