Mundua -
Iruzkina
Gerra krimenak leporatu dizkiote Kosovoko lehen ministroari
Gerra krimenak leporatu dizkiote igandean Kosovon hauteskundeak irabazi dituen Hashim Thaciri. Europako Kontseiluak idatzi duen txosten batek giza organoen trafikoarekin nahasten du Thaci.
Jesus Torquemada
Eskandalu handia lehertu da Kosovon, eta litekeena da Batasun Europarra eta Estatu batuak ere zipriztintzea. Besteak beste, transplanteetarako giza organoen trafikoa egitea salatu du Europako kontseiluko txosten batek Hashim Thaci, Kosovoko lehen ministroa.
Duela 12 urte izandako gertakarien ingurukoa da salaketa. Orduan, Tachi UCK, Kosovoko Ejerzitoaren Askapenerako buruzagia zen. Alderdi horrek, Serbiarengandik independentzia lortzea zuen helburu.
Salaketaren arabera, UCKren arerioak ziren preso serbiar eta albaniarrak hil eta giltzurrunak kendu zizkieten merkatu beltzean saltzeko. Txostena Europako Kontseiluko Giza Eskubideen relatoreak, Dick Marty suitzarrak sinatu du.
Sinesgarritsun handia du Dickek, batez ere, 2007an agerian utzi zuenean Europako gobernu ugarik CIAko hegaldi sekretuekin izandako konplizitatea.
Oraingo salaketak arazo handia sortzen du Kosovon; izan ere, igandeko hauteskundeetan Thaciren alderdiak irabazi zituen botoen ehuneko 31rekin. Egoera ez da batere erosoa Ameriketako Estatu Batuentzat, Kosovoren independentzia sendo bultzatu zuelako, eta ezta Europar Batasunarentzat ere, 27 herrialdeetatik 22k babesten dute Kosovoren independentzia.