Mundua -

Italia

M5Sk eta Ligak Italian agindu ahal izatea edo hauteskundeak deitzea aldarrikatu dute

Talde politiko gehienek adierazi dute Cottarelliren gobernuaren aurka bozkatuko luketela edo abstenitu egingo liratekeela.

Salviniren arabera, M5Sk eta Ligak herrialdean agindu behar dute. Argazkia: EFE.
Salviniren arabera, M5Sk eta Ligak herrialdean agindu behar dute. Argazkia: EFE.
Salviniren arabera, M5Sk eta Ligak herrialdean agindu behar dute. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luigi Di Maio 5 Izar Mugimenduko (M5S) liderrak eta Matteo Salvini Ligakoak Italia gobernatzeko eskubidea aldarrikatu dute edo hauteskunde orokorrak lehenbailehen deitzeko eskatu diote Sergio Mattarella presidenteari.

Ildo beretik hitz egin du Anna Maria Bernini Forza Italiak Senatuan duen bozeramaileak: “Edo Gobernu politikoa onartzen da edo hauteskundeak deitu behar dira”.

Salviniren arabera, bi talde euroeszeptikoek, M5Sk eta Ligak, Italia gobernatu behar dute, martxoaren 4ko hauteskundeetan biek batera botoen % 50 baino gehiago jaso baitzituzten.

Igandean, Sergio Mattarellak ez zuen M5Sren eta Ligaren proiektu politikoa onartu, Paolo Savona Ekonomia ministro izateari betoa jarrita, eta horrek zatiketa eragin zuen Italiako iritzi publikoan.

Hurrengo egunean, astelehenean, estatuburuak Carlo Cottarelli ekonomialariari eskatu zion Gobernua osatzea. Cottarellinek betekizuna onartu zuen, baina bi ganberen onespena jaso ezean, dimisioa aurkeztuko zuela eta hauteskundeak deitu arte jardunean jarraituko zuela esan zuen.

Talde politiko gehienek adierazi dute Cottarelliren gobernuaren aurka bozkatuko luketela edo abstenitu egingo liratekeela.

Italian egun dagoen egoera Milango Burtsan eragina izan du, galerak egon baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Albisteak Gaur Albisteak Italiako albisteak Hauteskundeak gaur