Mundua -
Iruzkina
Hauteslekuak ez ziren bete Kosovon
Kosovon lehen hauteskundeak egin dituzte independentzia aldarrikatu zutenetik, baina parte-hartzea oso txikia izan da.
Jesus Torquemada
Kosovon atzoko hauteskunde legegileetan deigarria izan zen parte-hartze eskasa, % 50era ez baitzen iritsi. 2008an independentzia lortu zutenetik lehendabiziko hauteskundeak ziren eta horregatik irrika politiko handiagoa espero zen kosovoarren aldetik.
Egia da Kosovon bizi den serbiarren gehiengoa abstenitu egin dela, baina biztanleen % 10era apenas iristen dira. Beraz, duela bi urte independentzia aldarrikatu zuten kosovarrak eurak dira bozkatzera joan ez direnak. Egia da baita ere Kosovoko ekonomia ez dela erabat abiarazi eta, zentzu horretan, independentziaz geroztik gauzak ez direla ia aldatu.
Hashim Thaci independentziaren liderretako baten alderdi demokratikoak agintean jarraituko du, baina gehiengo parlamentarioa orain artekoa baino justuagoa izango da. Nabarmentzekoa, baita ere, serbiar asko bizi den Mitrovica inguruan, tirabirak espero ziren arren, hauteskundeak normaltasunez egin direla.