Mundua -
Hauteskundeak Kosovon
Egindako inkesta bakarrak garaipena ematen dio Thaciri Kosovon
Behin-behineko datuen arabera, garaileak botoen % 31 lortuko luke, eta arerio nagusiak, berriz, % 25. Parte hartze baxua nagusi izan da.
Erredakzioa
Hauteslekuetako ateetan egindako inkestaren arabera, Hashim Thasi jarduneko lehen ministroaren PDK Alderdi Demokratikoak irabazi ditu Kosovoko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Kosovok 2008an bere burua Serbiarengandik independente izendatu zuenetik egindako lehenak.
Datu horien arabera, PDK-k botoen % 31 lortu ditu, LDK Liga Demokratikoaren aurretik (% 25). Inkesta "Grani Nobi Giza-ikasketen Zentroa" izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin du.
Parte hartzea baxua izan da. Jardunaldi osoko datuen zain, arratsaldeko lehen ordura arte hautesleen % 34k bakarrik eman du botoa. Hauteskundeen eguna istilu nabarmenik gabe igaro da.
Autodeterminazio mugimenduak botoen % 16 lortu ditu eta hirugarren alderdia izango litzateke. Nazioarteko kontrolak gutxitzea eta Gobernuak bultzatutako pribatizazio plana geldiaraztearen alde dago. Gobernua, horrela, EBn eta NATOn sartzea du jomuga.
Behin-behineko emaitza horiek baieztatuz gero, Thaçik alderdi txikien babesa beharko du Parlamentuaren gehiengoa izateko. Izan ere, LDK alderdiak PDKrekin ez duela akordiorik egingo aurreratu du.