Mundua -

Korea

AEBko eta Koreako ordezkaritzek bilera egin dute bi Koreen arteko mugan

Donald Trump presidente estatubatuarraren eta Kim Jong Un Ipar-Koreako liderraren arteko bilera errekuperatzeko aukerak aztertu dituzte bi aldeek

Donald Trump eta Chung Eui-yongen artxiboko argazkia
Donald Trump eta Chung Eui-yongen artxiboko argazkia
Donald Trump eta Chung Eui-yongen artxiboko argazkia

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko eta Ipar Koreako bi ordezkaritzek bilera egin zuten atzo, igandean, Panmunjon herrian. Ipar eta Hego Koreako mugan desmilitarizatutako eremu batean, AEBko Estatu sailak jakinarazi duenez.

Donald Trump presidente estatubatuarraren eta Kim Jong Un Ipar-Koreako liderraren arteko bilera errekuperatzeko aukerak aztertu dituzte bi aldeek, Heather Nauert Estatu saileko bozeramailearen esanetan.

Trumpek Twitter bidez hitz egin du bilkura horri buruz: "Estatu Batuetako taldea Ipar Koreara iritsi da Kim Jong Un eta nire arteko bilera prestatzeko".

Kim eta Trumpen arteko hitzordua ekainaren 12rako aurreikusita zegoen Singapurren, eta desnuklearizazioaren inguruan sei alderen arteko elkarrizketei berrekiteko asmoz. Hartu-eman horiek 2008an geratu ziren bertan behera, Ipar Koreak proba nuklearrak egiteaz gain, misil balistikoak jaurti zituelako. Bi Koreen arteko bake-akordioa lortzeko lehen urrats gisa hartzen da desnuklearizazioa; izan ere, Pyongyangek eta Seulek gudan jarraitzen dute teknikoki (1950-1953), armistizio bat baino ez zutelako sinatu.

Ipar eta Hego Korearen arteko hurbilketa bati esker hasi ziren Kim eta Trumpen arteko bilera antolatzen, hainbat urtez tentsio egoeran egon eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Trump gaur Hego Korea Ipar Korea Albisteak