Mundua -

Kolonbia

Bakean egingo dituzten lehenengo hauteskundeetan bozkatuko du gaur Kolonbiak

Ivan Duque kontserbadorea eta Gustavo Petro ezkertiarra dira bigarren itzulira igarotzeko faboritoak. Ekainaren 17an bozkatuko dute bigarrenez.

Ivan Duque hautagaiaren aldeko mezua, Bogotan / EFE.
Ivan Duque hautagaiaren aldeko mezua, Bogotan / EFE.
Ivan Duque hautagaiaren aldeko mezua, Bogotan / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiarrek botoa emango dute gaur, presidentea aukeratzeko hauteskundeen lehen itzulian. Litekeena da inork ez lortzea behin betiko garaipena, beraz, hauteskundeak ekainaren 17an egingo dituzten bigarren itzulira igaroko diren bi hautagaiak erabakitzea izango da igandeko helburua. FARCekin lortutako bake akordioa izan da kanpainako gai nagusia.

36 milioitik gora kolonbiar daude deituta botoa emateko. Gainera, atzerrian dauden 819.398 kolonbiarrek ere botoa emateko aukera izan dute astelehenetik. Juan Manuel Santosen ondorengoa hautatuko dute, baina soilik hurrengo lau urteetarako, 2015etik berrautaketa ez delako posible Kolonbian.

Zortzi hautagairen artean aukeratuko dute hautesleek. Tartean, German Vargas Lleras presidenteorde ohia edo Humberdo de la Calle, Gobernuaren aldetik FARCekin negoziatu zuen taldeko burua. Gerrillako lider ohiak, Rodrigo Londoño Echeverri 'Timochenko'k, ezin izan zuen aurkeztu, osasunagatik.

Faboritoak

Aukera gehien dituztenak Ivan Duque eta Gustavo Petro dira. Lehenengoa Centro Democraticok eta Andres Pastrana agintari ohiak osatzen duten koalizio kontserbadorearen hautagaitza da; bigarrena, Colombia Humana koalizio ezerkertiarreko burua.

Azken hilabeteetan, Petro aukerak galtzen joan da Duqueren aurrean. Kontserbadoreak 10 puntuko aldea dauka ezkertiarrarekiko, inkesten arabera.

Hauteskundeak bakean

Lehenengo aldiz, bakean egingo dituzte hauteskundeak. 2016an bake akordioa sinatu zuten Santosen Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek.

Herriaren Indar Alternatibo Iraultzailea bihurtu da FARC, eta bidea erraaztu dio Nazioa Askatzeko Armadari. Gobernuarekin hitz egiten ari da ELN, "bake osoa" lortzeko bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kolonbia Hauteskundeak Latinoamerika